2007/03/30

OPORRAK


Akenien oporrak be heldu dira eta lan asko egin dugunez, merezitako deskantsoa hartuko dugu. Batzuk hemen inguruen eta beste batzuk urrinera. Hauentzako oso ondo dago VIAMICHELIN-ek eskaintzen duen laguntza: biderik laburrena eta erosoena, denbora, gasolinatan gastatu beharrekoaren estimazio bat, peajetan gastatu beharrekoa, ... ematen dituelako argibide guztiekin
Ondo pasa oporrak
Ruben

2007/03/29

sugandila


zaila da sugandila bati argazkia ateratzea, oso azkar mugitzen denez,atera orduko ezkutatu zaizulako, baina oraingoan lortu nuen. 15 egun ateratkoa

2007/03/28

Luthierrak-Tekno

Power Point bat slideshare bitartez sarean jarrita.
Ruben

2007/03/26


Hau ere zapatuan ateratakoa.
Pistakin jarraituz emea oso ondo babestuta dago
Oraingoan bai ez?

Zapatuan ateratako argazkia, errekak ur asko zeramanez ahateak ez ziren ausartzen uretara sartzen
Zer esaten ari da arra emeari?
Ea asmatzen duzuen zein da zein?
Pista: Gure gizartean gertatzen denaren aurkakoa

ARRASATEKO GOTIKOA




SAN JUAN BATAILATZAILE ELIZA (GOTIKOA)




SARRERA: Katedral gotikoa eliza erromanikoa baino garaiagoa eta zabalagoa da, baina gurutze latindar, itxurako oinplanoari eusten dio. Estilo berriak iraultza teknikoa dakar, eta eraikuntzako hiru elementu bateratzen ditu: arku zorrotza, gurutze-ganga eta arbotantea.




Arku zorrotza erdi-puntuko arkua baino dinamikoagoa da; gainera, nabarmen altu joan daiteke. Halako eraikuntzetan leiho handiak ireki daitezke, kolorezko beirateak. Beirateek argitasun eta kolore handia ematen diote eraikin gotikoari; irudi erlijiosoak azaltzeko ere erabiltzen ziren beirateok.




ARIKETAK:




1.-Zerrenda itzazu arte gotikoaren elementurik garrantzitsuenak


2.-Identifika itzazu elementu horiek Arrasateko San Juan Batailatzaile elizan

Iruzkinak mailez egiteko aukera? Proba

Kaixo!

Nola da asunto hau? Nik helbide honetara mail bat bidaltzen badut zuzenean blogean iruzkin bezala agertuko da? Honela bada nola aktibatu dezaket nik hau nire ikasleek gauza bera egin dezaten?

Jose Manuel, www.box.net aukera ona iruditzen zaizu? Frogatu duzu?

Mireia

 

2007/03/25

Box.net eko zenbait fitxategi txertatzeko lehiotxoak


Get your own Box.net widget and share anywhere!

Blogen beste aukera bat

Badago blog batean ekarpenak idaztea bideratzen duen sistema errez bat: e-posta erabiltzea. Gure blog honen kasuan lopezirastorza.gurebloga4@blogger.com helbidera zuzenduz nahi dugun ekarpena idatz dezakegu: e-postaren asuntoa ekarpenaren titulua izango da eta e-postaren testua ekarpenarena. Proba nahi?
kaixo sanviko lankideok
Ea lortzen dudan zeozer argitaratzea,arazoak ditut argazkiak txertatzeko, zernolan jota fuego ari gara lanak egiten, beraz azkenengo lanan aurkeztutako argazkiak txertatuko ditut.

2007/03/23

ZERNOLAkin Donostiara irteera


Hemen nator berriro, oraingoan Igonek, Anek eta Rubenek San Viator Handiko 2S eta 2Tko ikasleekin egindako irteerako argazkiak. Aragazkilaria IGONE

Power Pointa txertatuta!!!

Atzo arratsaldean proba batzuk egiten egon ginen eta Rubenik aurretik jarritako power Pointa beste modu batetan txertatzeko aukera izan genuen. www.box.net- en zintzilikatu genuen eta gero gure blogera bidali. Honela, Power Point-a osotasunean ikusten da, soinu, mugimentu etab.ekin.
Botaiozue begirada bat:
Jokin Azpiazu2.pps
Mireia

Bideoa txertatuta!!!

Rubenek ikasleekin klasean egindako proba bat agertzen da bideo honetan. Azkenean lortu dugu bideoak txertatzea!!! www.box.net erabili dut, hemen artxibo desberdinak sartzeko aukera ematen digu, beraz aukera ona dirudi. Asteburu ona pasau!!!
Mireia

zubiak 003.avi

2007/03/22

Zer nola-ko bat Slideshare-n igota proba moduan

proba illart


Aupa!

Ni be hasi binaz ba nere ekarpentxuekin. Egixa esan ez daukot oraindik gauza askorik sartzeko, baina hemen gehitukot laborategian egindako praktika bat, gasek ea bolumena duten edo ez frogatzeko. Matraze bat plastilinarekin ermetikoki itxita agertzen zaigu.Ura inbututik bota ezkero, ezetz jakin zer gertatuko den?

2007/03/21

Power Pointak txertatuta

Rubenek jarri duen power pointa txertatu dezakegu gure blogean:



Horretarako http://www.slideshare.net/rubeneriz/behi-eroak helbidean Embed into your blog izeneko leihotxoan dagoen kodigoa <[object type="application/x-shockwave-flash" data="https://s3.amazonaws.com:443/slideshare/ssplayer.swf?id=31744&doc=behi-eroak-12985" width="425" height="348"> idatziko dugu gure blogean idazten ari garenean baina Edición de HTML formatuan.

Behi eroak

Kaixo lankideok:
Hemen daukazue beste frogatxo bat 2.T-ko Jokin Azpiazuk egindako PP txiki bat "Slideshare" igo dut eta, ea orain ea ikusten dugun gure blogean. Horretarako klikatu helbide honetan:
Ruben
http://www.slideshare.net/rubeneriz/behi-eroak

2007/03/20

Bretagnarako bidaia

Bidai hau, aspaldi egin genuen, Kenper eta Bresten egon ginen, bertako "ikastolak" ikusten. Oso ondo tratatu gintuzten, oso jende jatorra ezagutu genuen bertan.

Proba Udalaitzeko argazkiekin

Kaixo Arantza:

Behe aldeko ekarpenean argazki ederrak ikusteko aukera eskaini diguzu. Horretarako zuk emandako helbidean klik eta aurkezpen moduan ikus zitezkeen. Argazkien aurkezpena zuzenean ikusteko jar daitezke: ondoren argazkia doa argazkian bertan klik eginez aurkezpena agertuko da. (horretarako argazkian lotura jarri dugu, hurrengoa, http://es.pg.photos.yahoo.com/ph/arregi_trojaola/slideshow?.dir=/c248re2&.src=ph&.tok=ph2JxNGBPLpkOKHR hain zuzen ere)

2007/03/19

Udalaitz


Hemen nator berriro beste froga bat egiteko asmotan. Geure herrian adierazgarri den mendiaren zenbait argazki erakustera. Udalaitz.
Informatika eta dohainik dauden tresnen artean, argazki zerrenda aurkezteko modu bat da hau. Argazkiak, ez dira niriak, weblog batetan aurkitu nituen eta pertsona desberdinak dira euren jabeak, baina tira.
Funtzionatzen duen kusi nahi dut .

Ver 2007-01-31 Udalatx

2007/03/16

Izaki Mitologikoak

HERENSUGEAK


*Dragoi gehienak mendi eta basoetako kobazuloetan bizi dira.
*Askok sua botatzen dute ahotik eta gehienak hegoak dituzte.
*Hatzapar, hortz eta adar izugarriak dituzte defendatzeko eta harrapakinak harrapatzeko.
*Ugaztunak dira.
*Hartzez eta horrelako animali handiez elikatzen dira.
*Historian zehar famatuenak izan dira eragindako kalteen erruz.




GARGOLAK

*Gauetako izakiak dira, egunez harrizkoak bihurtzen dira eta.
*Egunez katedraletan dauden dorretako estatuekin nahasten dira.
*Ugaztunak dira.
*Batez ere, txoriez elikatzen dira.

LAMIAK

*Gerritik behera arrainak dira eta gerritik gora neska lirainak.
*Ilea oso luzea dute.
*Ugaztunak dira.
*Antzinako kontu batek dioenez, lamiak abesten hasten direnean marinelak eurekin itsasora erakartzen dituztela esaten du. Horregatik, ez da harritzekoa marinelen artean oso famatuak izatea.
*Arrainez elikatzen dira.
*Itsasoko toki sakonenetan bizi dira.

ZENTAUROAK

*Gerritik gora gizakiak dira eta behera zaldiak.
*Ugaztunak dira.
*Basoetan bizi dira.
*Uztai eta geziak oso ondo erabiltzen dituzte.
*Orojaleak dira.
*Gehienak ez dira gizakiekin ondo konpontzen.






Omar Revueltak
2006/05/16n egindako lana

http://www.elhuevodechocolate.com/mitos/mitos-10.htm

2007/03/13

Proba Mireia

Kaixo denoi!
Azkenean heldu gara blog batetan ekarpenak egitera. Badoa ikastaroa aurrera eta bagoaz gu ere ikasten. Ni nire aldetik nire saiakeratxoak egiten ari naiz. Dibertsifikazioko ikasleekin blog bat ireki dut eta poliki poliki berau betetzen joango gara. Badakizue, alde batetatik ea ikasleak lanerako motibatzen ditudan eta beste aldetik ea denok teknologia berriei buruz piska bat gehiago ikasten dugun. Gure blog-a nola doan ikusteko kuriositatea baduzue sartu zaitezte hurrengo helbidera eta nahi dituzuen galderak eta ekarpenak egin ditzazkezue: http://svh-4zenglish.blogspot.com .
Gure intentzioa klasean landutakoa gero Blogera pasatzea da. Hasteko lehenengo ariketa baino ez dugu egin "Bakoitzak bere buruaren aurkezpena" ("Describe yourself), nahi duenak klase telematiko hauetan parte hartu dezake (Jose Manuelek jadanik egin du bere buruaren aurkezpena) eta honela ingeles apur bat praktikatzeko aukera duzue. Egia esan, jadanik arazo dexenterekin aurkitu naiz, ikasleek ez baitute gmailekin konturik eta lehenengo gauza badirudi Googleeko aplikazioaren batekin kontu bat izatea dela. Beraz, ikasleei gonbidapenak bidali dizkiet Gmailekin mail bat zabaldu dezaten eta honela Blogean parte hartzeko gai izan daitezen. Besterik gabe, arazo berriak sortzen diren einean joango naiz Blog honetan ere ekarpenak egiten.
Mireia

2007/03/09

Ongi etorriak

Blog hau Blogger beta kaleratu berri den Blogger atariaren bertsioa berriarekin egin dugu.

Bertsio zaharrarekin konparaketak egiteko www.oriapat.net/gurebloga helbidera jo dezakezue.

Ikastaro egiten ari den beste talde batek www.gurebloga3.blogspot.com helbidean bere lanak gauzatzen hasia da.Eredu bezala bisita dezakegu.

Berton, Blogak Hezkuntzan ikastaro telematikoaren praktikak egingo ditugu. Hemen iruzkinak (komentarioak) edota ekarpenak egin ahal izango ditugu. Iruzkinak zuek edo edozeinek egin ahal izango ditu, baldintzarik gabe. Ekarpenak, berriz, guk bakarrik eta horretarako bidaliko dizuedan gonbidapena onartu beharko duzue. Onarpenak Bloggerren kontu bat sortzera eramango zaitue eta geroztik zuen blogak ere sortu ahal izango dituzue.

Orain ikastaro telematikoaren foro eta e-posta helbideaz gain blog honetan ere elkarren berri izan dezakegu.