2007/03/09

Ongi etorriak

Blog hau Blogger beta kaleratu berri den Blogger atariaren bertsioa berriarekin egin dugu.

Bertsio zaharrarekin konparaketak egiteko www.oriapat.net/gurebloga helbidera jo dezakezue.

Ikastaro egiten ari den beste talde batek www.gurebloga3.blogspot.com helbidean bere lanak gauzatzen hasia da.Eredu bezala bisita dezakegu.

Berton, Blogak Hezkuntzan ikastaro telematikoaren praktikak egingo ditugu. Hemen iruzkinak (komentarioak) edota ekarpenak egin ahal izango ditugu. Iruzkinak zuek edo edozeinek egin ahal izango ditu, baldintzarik gabe. Ekarpenak, berriz, guk bakarrik eta horretarako bidaliko dizuedan gonbidapena onartu beharko duzue. Onarpenak Bloggerren kontu bat sortzera eramango zaitue eta geroztik zuen blogak ere sortu ahal izango dituzue.

Orain ikastaro telematikoaren foro eta e-posta helbideaz gain blog honetan ere elkarren berri izan dezakegu.

2 comentarios:

igone dijo...

kaixo
zuek bezala irakaslea naiz eta bloga sortzeko asmotan gabiltza, oraingoz informazioa eskuratzen ari gara eta zuena interesgarria iruditu jat bertan zenbait informazio interegarri aurkitu ditudalako, denbora optimizatzeko helbide eta kontseilu batzuk beharko genituzke.
Eskerrik asko eta ea lortzen dugun gure lanean praktikotasuna teknologia berri hauetan

Ruben dijo...

Iepa lankideok:
Blog kontuetan ere saltzeatzen hasteko ordua iritsi zait. Beraz, ea gaur bertan ekarpenen bat egiten dudan gureblogean