2007/03/16

Izaki Mitologikoak

HERENSUGEAK


*Dragoi gehienak mendi eta basoetako kobazuloetan bizi dira.
*Askok sua botatzen dute ahotik eta gehienak hegoak dituzte.
*Hatzapar, hortz eta adar izugarriak dituzte defendatzeko eta harrapakinak harrapatzeko.
*Ugaztunak dira.
*Hartzez eta horrelako animali handiez elikatzen dira.
*Historian zehar famatuenak izan dira eragindako kalteen erruz.




GARGOLAK

*Gauetako izakiak dira, egunez harrizkoak bihurtzen dira eta.
*Egunez katedraletan dauden dorretako estatuekin nahasten dira.
*Ugaztunak dira.
*Batez ere, txoriez elikatzen dira.

LAMIAK

*Gerritik behera arrainak dira eta gerritik gora neska lirainak.
*Ilea oso luzea dute.
*Ugaztunak dira.
*Antzinako kontu batek dioenez, lamiak abesten hasten direnean marinelak eurekin itsasora erakartzen dituztela esaten du. Horregatik, ez da harritzekoa marinelen artean oso famatuak izatea.
*Arrainez elikatzen dira.
*Itsasoko toki sakonenetan bizi dira.

ZENTAUROAK

*Gerritik gora gizakiak dira eta behera zaldiak.
*Ugaztunak dira.
*Basoetan bizi dira.
*Uztai eta geziak oso ondo erabiltzen dituzte.
*Orojaleak dira.
*Gehienak ez dira gizakiekin ondo konpontzen.






Omar Revueltak
2006/05/16n egindako lana

http://www.elhuevodechocolate.com/mitos/mitos-10.htm

4 comentarios:

Mireia dijo...

A zelako lan politxa!!! Irudixak behintzat oso ondo dauz. Beno ba bagoiez poliki poliki. Badakligu argazkixak zintzilikatzen... eta bideoak? Ni oin DBH 2koek egindako antzerkien bidioen muntaia bukatzen ari naz. Nola zintzilikatu neike?
Saiatuko gara bada!
Mireia

JMLI dijo...

Bideoa txertatzeak bi pausu ditu:
1.a: bideoa interneteko leku batean utzi (zure lekua izan daiteke edo youtube, Googlevideo... zerbitzu batean)
2.a: zure blogean lotura bat jarri bideoa duzun lekuarekin.

Bideoa prest daukazunean egingo dugu. Bitartean hemen duzu adibide bat: http://adierazpentailerra.blogspot.com/2007/03/bideoa.html

Arantza dijo...

Eta Power point bat igoteko? Omarrek egindako lana power Point bat zan, baina ez nuen lan osoa igoten jakin izan!

JMLI dijo...

Ba bideoekin bezala, Arantza, PParen fitxategia nonbaiten utzi behar da eta ondoren blogean lotura bat jarri. Badago leku interesgarri bat horretarako www.slideshare.net izenekoa, bertan utz baitaitezke gure aurkezpenak libre eta denon eskura. Nahi baduzu bidali iezaguzu PPa eta nola egiten dugun jasotzen saituko gara eta blogean jarriko dugu.

JM