2007/03/13

Proba Mireia

Kaixo denoi!
Azkenean heldu gara blog batetan ekarpenak egitera. Badoa ikastaroa aurrera eta bagoaz gu ere ikasten. Ni nire aldetik nire saiakeratxoak egiten ari naiz. Dibertsifikazioko ikasleekin blog bat ireki dut eta poliki poliki berau betetzen joango gara. Badakizue, alde batetatik ea ikasleak lanerako motibatzen ditudan eta beste aldetik ea denok teknologia berriei buruz piska bat gehiago ikasten dugun. Gure blog-a nola doan ikusteko kuriositatea baduzue sartu zaitezte hurrengo helbidera eta nahi dituzuen galderak eta ekarpenak egin ditzazkezue: http://svh-4zenglish.blogspot.com .
Gure intentzioa klasean landutakoa gero Blogera pasatzea da. Hasteko lehenengo ariketa baino ez dugu egin "Bakoitzak bere buruaren aurkezpena" ("Describe yourself), nahi duenak klase telematiko hauetan parte hartu dezake (Jose Manuelek jadanik egin du bere buruaren aurkezpena) eta honela ingeles apur bat praktikatzeko aukera duzue. Egia esan, jadanik arazo dexenterekin aurkitu naiz, ikasleek ez baitute gmailekin konturik eta lehenengo gauza badirudi Googleeko aplikazioaren batekin kontu bat izatea dela. Beraz, ikasleei gonbidapenak bidali dizkiet Gmailekin mail bat zabaldu dezaten eta honela Blogean parte hartzeko gai izan daitezen. Besterik gabe, arazo berriak sortzen diren einean joango naiz Blog honetan ere ekarpenak egiten.
Mireia

3 comentarios:

Arantza dijo...

Kaixo guztioi; hau frogatxo bat besterik ez du izan nahi. Ez dakit oso ondo Mireiaren idatziari buruzko iruzkina den edo beste artikulo bat. Beraz hor doa mezutxo hau.

illart azkarate dijo...

Kaixo! ekarpenak egiteko gonbidapenik ez dudanez, iruzkin hau idatziko dut ea agertzen den. Froga gisa bidaliko dut ea txertatzen den.

Ruben dijo...

Mireia, zuk jarraitu guri bidea zabaltzen. Horrela asko ikasten dugu eta.
Eskerrik asko