2007/03/26

ARRASATEKO GOTIKOA




SAN JUAN BATAILATZAILE ELIZA (GOTIKOA)




SARRERA: Katedral gotikoa eliza erromanikoa baino garaiagoa eta zabalagoa da, baina gurutze latindar, itxurako oinplanoari eusten dio. Estilo berriak iraultza teknikoa dakar, eta eraikuntzako hiru elementu bateratzen ditu: arku zorrotza, gurutze-ganga eta arbotantea.




Arku zorrotza erdi-puntuko arkua baino dinamikoagoa da; gainera, nabarmen altu joan daiteke. Halako eraikuntzetan leiho handiak ireki daitezke, kolorezko beirateak. Beirateek argitasun eta kolore handia ematen diote eraikin gotikoari; irudi erlijiosoak azaltzeko ere erabiltzen ziren beirateok.




ARIKETAK:




1.-Zerrenda itzazu arte gotikoaren elementurik garrantzitsuenak


2.-Identifika itzazu elementu horiek Arrasateko San Juan Batailatzaile elizan

1 comentario:

Arantza Garai dijo...

Bihar bertan Parrokiatik pasatzerakoan, Ferixalekura joateko, Gotikoko elementu esanguratsuenetan erreparatuko dut.
Pilar, zuk jarritako galderak ez banaiz kapaz erantzuteko zalantzak galdetuko dizkizut.